|
ARGAZKIAK |
OSKORRI
BIOGRAFIA
Oskorri proposamen
garbi, freskagarri eta animatu bat da. Bokal eta instrumental, balada eta jaia,
akustiko eta elektrikoa, instrumentu tradizional eta modernuen arteko oreka
bikainak oso zaila egiten du Oskorri taldearen katalogaketa. Etiketarik gabeko
musika, soinu berriez betea, musika tradizionalean oinarritua, baina
gaurkotasunik galdu gabe. Eklektikoa, monolitika tradizionalean erori gabe,
berezko soinua mantentzen du, taldearen zazpi partaideen sentsibilitateen
fruitua delarik.
Hogeitahamar urte
baino gehiagoko karrera musikal batekin, beraien unibertsaltasun, kalitate eta
aberastasunagatik bereiztuak izan dira. Kurioski penintsulako folk-talde onena
bezala katalogatuak izan dira, beraien jatorria, kale eta industria munduan
oinarritua dagoelarik.
2003-ko urrian,
taldeak jarrera inmobilista, estético, musikal eta ideologikoetatik desertatzea
erabakitzen du. Jadanik finkatutako formazio berriarekin, taldea aldi bereziki kreatibotik irteten da, estudioan
sartzeko Desertore diskorako tema berriak grabatzera.
Horretarako, Luis
Lozano-rekin kontatuko dute produkzio lanetan, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio,
Harkaitz Cano, Jon Sarasu eta Unai Elorriaga beste batzuen artean, letrista
lanak egiten dituzte, eta Leturia, Faltriqueira eta Eliseo Parra, musikari
kolaboratzaile moduan. Luxuzko jende zerrenda honek posible egin du disko hau
taldearen onenetarikoen artean kontsideratuta izatea, European World Chat
Music-ek world music-eko 20 disko
hobeen artean aukeratu duelarik.
Bi urte lehenago,
Oskorrik, bere azken lana atera zuen merkatura, Vizcayatik... Bizkaiara, Xabier Amuriza bertsolariak bildutako
materialarekin. Musikalki diskoa, festarako, dantzarako eta bat-bateko gozamen
ludikorako burutua dago. Bertan aurkezten den errepertorio zabal eta
koloretsua, ausarta eta distiratsua bezain samurra da, XIX mendeko gizartearen
islada ematen diguna. Kolaboratzaileen artean, ko-produktore bera Eliseo Parra,
Kepa Junkera eta Michel Bordeleau (La Bottine Souriente) nabarmentzen dira.
Aurreko lana, URA,
duen kalitate musikal, freskotasun eta diseinuak direla eta, dudarik gabe
taldea berriro “aktualitatean” ipini du, kritiko espezializatuek 2000. urteko
"world music" eko disko hobeen artean nabaritu dutelarik.
Taldearen karrera
musikala momentu ahaztezinez betea dago. Garrantzitsuenetariko bat bi partaide
berrien aldaketa eta finkapenaren
ostean iritsi zen, taldeak ospatu zuen 25. Urteurrenean omenezko kontzertu
antologikoan. Bertan hizkuntza desberdinak omendu ziren, 16 herrialde
desberdinetako musikariak beraien hizkuntzan abestu zutelarik. Parte hartu
zuten artista batzuk, Juan Carlos Perez, Kepa Junkera, Ruper Ordorika, Joseba
Tapia, Jon Sarasua, Niko Etxart, Fermin Muguruza, Mikel Laboa, Anton Reixa
(Galicia), Albert Pla (Cataluña), Patrick Vaillant (Occitania), Robert Le Gall
eta Youenn Le Berre de Gwendal (Bretaña), Martin Carthy (Ingalaterra) eta Liam
O´Flynn (Irlanda), nortzuk era berean Oskorri-rekin euskeraz abestu zuten. 25
abesti arrakastatsu jo zituzten, taldearen 25 urteko bizitzari errepasu bat
emanez. Kontzertu itzel hau Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdian izan zen
1997.eko Irailean, bertatik CD bikoitz
bat eta bideo bat argitaratu ziren, "25 kantu 25 urte".
1997.eko Azaroan
eta hegoamerikako bira (Uruguay eta Argentina) aprobetxatuz 25. Urteurrenaren
omenezko diska berria argitaratu zen, merkatu amerikarrari begira. 25.
Urteurreneko birak Estatu osoko antzerki eta jaialdi garrantzitsuenetan parte
hartzera eraman zuen.
90.eko hamarkadan
Oskorri-k 10 lan baino gehiago kaleratu zituen. Bere nazioarteko ibilbidea,
herrialde desberdinetan buruturiko biretan oinarritua dago, 1996-an
Lovaina-ko Jaialdian (Belgika) parte
hartuko dute, 1994-an Badok Hamahiru Paris-en aurkeztuko da eta 1991-an
Portugaletik (Lisboa, Evora, Guimaraes, Coimbra) Georgiara joango dira.
80.eko hamarkada,
aldaketa urteak dira musikari berrien etorrerarekin, azken hauekin lortuko zen,
gaur egun hain berezia den sonoritate berezien sorpena. Atsedenik gabeko urteak
ziren, ehundaka kontzertu eskeiniz, diska pilo bat grabatuz, sari askoren
irabazle izan ziren, bai kritika eta bai publikoaren txaloak jasoz.
1978.eko
udaberrian Europan zehar lehenengo jira egin zuten, beste askoren lehena izango
zena.
Berlin, Francfort,
Paris, Colonia, Hannover, Burdeos, Estrasburgo, Stuttgart, Bruselas, Corcega,
Nuremberg, Zurich-etik pasatzeak, Oskorri nazioartean proiekzio handien zuen
euskal folk talde bezala kokatu zuen. Bere lanen errekopilazioak Folk Freak
Plane-n esku, bere arrakasta ekarri zuen Europa guztian zehar. Era berean
Euskadi errepresentatu zuten Belgikan burutu zen Eurovision-eko
Kontrafestibalean, sari asko jaso zituzten bertan, eta kontzertu pila bat
burutu zuten, azkenean publikoaren onarpena jaso zutelarik.
1975. urtean
CBS-rekin kontratu bat sinatu zuten, zuzenean jotzen ibili ziren gai guztiak
publikatzeko. Lehenengo singlea berehala argitaratu zen eta handik gutxira
lehenego diska grabatu zuten. Gabriel Arestiren bertsoetan oinarrituriko 40
abestietatik, hamar abestiren aukera izan zen lehen diskaren ardatza,
"Gabriel Arestiren Oroimenez". Orduko instrumentazio eta melodiek
taldearen aukerak agertzen dizkigute.
Oskorri,
ikerkuntza lanak egiteagatik bereiztu dela esan daiteke. "Hi ere
Dantzari" diskan, desagertzekotan zeuden dantza tradizional batzuen
abestiak batu zituzten: haur publikoa izan da bi lan berrien helburua;
"Katuen Testamendua" lana adibidez, Bizkaia guztian zehar ia
ahazturik zeuden haurrentzako abestiak errekuperatu zituzten, eta arrakasta
handia izan zuten fan gazte hauen artean Kukubiltxo antzerki taldearekin
aurkezten zuten argi, soinu eta kolorez beteriko ikuzkizunarekin. Txikientzat
eginiko bigarren diskoa "Marijane kanta zan" Marijane Minaberry
idazle nafarrari omendua dago eta aurreko diskan bezala Kukubiltxo-rekin
prestaturiko ikuzkizuna guztiz arrakastatsua izan zen.
Baina ez da hemen
bukatzen kanta zaharren errekuperazioa, bere gidaria edo talde liderra Natxo de
Felipe, euskal kultura eta tradizioen maitalea izanda, eta ordu askotako
ikerketa lanaren ostean, ehundaka abesti tradizional jaso ditu eta zuzenean
egindako lau diskotan batu ditu: Oskorri & The pub ibiltaria. Zuzeneko
ekitaldi hau taldeko partaide batzuk "kontzertu-pedagogiko" bezala
eskeintzen dute ikastola, eskola,
kontserbatorioetan etab.
Horregatik
beharrezkoa da aipatzea, urteekin taldeak jasan duen aurrerapena teknika eta
esperientziaren jakintzan, eta nabarmengarria da musika tradizionalistatik
aldentzeko duten nahia, eta era berean soinu eusko-kontenporaneoaren soinua
lortzeko helburua.
Eta hori dena
freskotasunik galdu gabe, beraien betiko seriotasun argitsu eta
optimismoarekin, betiko izaera mantentzen baina berritasuna lortzen. Oskorri-k
zergamarka dauka, jatorri izena.
Hogeitazortzi
diska (hiru bikoitzak), liburu bat "111 kantu", 1990-ean argitaratu
zena, eta izenburuak esaten duen bezala 111 abestiz osatua dagoena. Lan honek
taldearen garrantzia azaltzen digu.
Oskorri taldeko partaideak:
NATXO DE FELIPE
(Percusión, guitarra, voz)
ANTÓN LATXA (Guitarra acústica, voz)
BIXENTE MARTINEZ (Guitarra eléctrica, mandolina)
XABIER ZEBERIO (Violín, voz)
GORKA ESKAURIAZA (Bajo eléctrico)
IÑIGO EGIA (Percusión)
JOSU SALBIDE (Alboka, txirula, gaita)
IKER GOENAGA (Trikitixa)