|
ARGAZKIAK |
OSKORRI
DISKOGRAFIA

Gabriel Aresti, euskal literatura kontenporaneoan
iraultza itzela suposatu zuenaren bertsotan oinarritutako 10 konposaketak
osatzen dute Oskorri-ren lehenengo LP-a.
Lehen lan
hau freskotasun, burutasun eta berezkotasunez betea dago. Timbre berriak mundu guztiko
instrumentuekin nahastuak agertzen dira.

Beñat Etxepareren bertso
klasikoak musikatzen dira 1977-an Oskorri-k
aurrekoa baino lan konplexu, eta sendoago bat lortzen du, emaitz barroko eta ez
oso lortuak..
Diska
honen barruan dantza herrikoi batzuk ere aurki ditzakegu, beraienak diren hamar
abesti bezala..

Diska bikoitza, barrukoia eta sosegatua. Ez da
aurrekoa bezain sofistikatua, emaitz sakon eta sentzudunagoa hartzen dute. Lan
zabal, irekia eta heterogeneoa da. Abesti eta dantzez gain, beraien kanta
batzuk eta bertsolaritzarekin eginiko esperimentuak egiten dituzte.
Taldearen
trebeziak heldutasun maila altu bat lortu du eta bere instrumentuen aukera
timbrikoei probetxu haundia ateratzen dio. Oskorri-k
bere soinu berezia sendotu eta garai profesionalago bat hasten du.
Diska honetan zentsuragatik publikatu gabe
gelditu ziren abesti batzuk sortu ziren. Oskorri-k
aintzinako abestiak grabatzen ditu.
Elkar-ekin lanean hasi bezain laster teknikoki diskorik
lortuena publikatzen dute..
Oraingoan taldea gai unibertsalagoetan sartuko da
bere sustraiak ahaztu gabe.
Folk Freak-Pläne zigiluak Oskorri-ren
lan ezagunenak kaleratu zituen, bertsio eta grabaketa berriekin.
Diska honek izan zuen harrera eta arrakasta onarekin,
Elkar-ek hemen ere argitaratzea
erabaki zuen..

Era askotako lana, soinu tradizionalistetik
esperimentaletara doana, lan sakonetatik arinetara doana. Eskaintza irekia eta
homogenoa baina modu berean Oskorri
soinuari lotua.
Grabaketa
berritsua, bai belaunaldi horretako euskal olerkari garrantzitsuenak parte
hartzen dutelako baita ere Oskorri
beraren konposaketa berriak daudelako.

1987.eko
Martxoaren 21 eta 22-an Oskorri-k
15.urteurrena ospatuko du Bilboko Arriaga Antzokian eskeinitako kontzertu batean.
Diska berri batean sartuko diren hamazazpi abesti.
Diska honekin Oskorri,
publikoak abesteko diren baladetara itzultzen da. Haatik, erritmo azkar eta
exotikoagoak, herrikoiagoak, freskagarri eta barregarriagoak ditu bere
barnean..
1991.an beste errekuperaketa lan
berri bat egin zuten euskal dantza tradizionalak batuz. Taldearen
estilora moldaturiko hamazazpi abesti.
Lan berri honetarako aukeratutako
abesti zerrenda, Badok Hamahiru,
emaitz musikal orekatua lortzen da. Abesti zoro eta dibertigarrietatik
errez entzuteko tenpoko melodietara pasatuz eta hortik balada sendo eta
sakonetara iritsiz.

Taldearen
15. diska. Sonoritate aberatsa bai konponketa eta mozte unibertsaleko kontzeptu
orokorretan. Honen adibidea da Flaco
Jimemnez, Kepa Junkera eta Luis Delgado mailako artisten laguntza.
Berriro
ere, Oskorri diska honetan bere
publikoarekin elkartzen da berriro bere 25 abesti, 25 urterako ospatzen.
Zuzenean grabaturiko diska hau taldearen unerik unkigarrienetarikoa da. Gonbidatu
bezala Europa osoko musikariek parte hartzen dute: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernández, Pedro Guerra, Gwendal, Kepa Junkera, Mikel
Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Plá, Antón Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant y Gabriel Yacoub.

Musikari berrien etorrerarekin taldea eraberritzen
da. Kepa Junkerarekin eginiko produkzioan Oskorri-k diska fresko eta kalitate handienetarikoa lortzen du. Glen Velez, Michel Bordeleau (La Bottine Souriante), Ivo
Papasov eta Faltriqueira-rekin bide musikal berriak eraikitzen dira diskarik
unibertsalena lortuz.
Xabier Amuriza bertsolariak
bildutako bizkaitar gaietan oinarritutako errepertorioa batekin, festa eta
dantzarako sortutako diska da. Zenbait kantetan ausarta eta bizia den
moduan, bestetan xamurra eta kuttuna da, baina beti diztiratsua. Vizcayatik... Bizkaiara, estudioko
zuzeneko saioetan grabaturik dago eta honek, batetik, egiazko doinu natural eta
beroa ekarri dio eta, bestetik, sinesgarritasunez jantzi du musikalitate
guztia. Kolaboratzaileen artean, ko-produktore bera Eliseo Parra, Kepa Junkera (trikitixa) eta Michel
Bordeleau (La Bottine Souriente) nabarmentzen ditugu.

Precedido de un período de gran creatividad, el grupo
apuesta por una nueva sonoridad, derivada de la nueva formación y la
colaboración de Luis Lozano en la producción. Desertore,
destaca el deseo del grupo por buscar la pluralidad y diversidad, apoyados por
los textos de Unai Elorriaga, Maialen Lujanbio, Harkaitz
Cano, Jon Sarasua, Andoni Egaña y
recuperando textos de Toribio Etxebarria, Jon Enbeitia
y Xabier Isasi y con la colaboración de Faltriqueira, Eliseo
Parra y Leturia entre otros, Oskorri consigue completar uno
de sus mejores trabajos de todos los tiempos, que es seleccionado por
periodistas europeos como uno de los diez mejores trabajos del momento.
O T R O S P R O Y E C T O S
D I S C O G R A F I C
O S
Katuen
Testamentua eta Marijane Kanta Zan haurrentzat
eskeinitako bi diska dira. Haur publikoari zuzendutako eta ia ahazturiko
abestiak Marijane Minaberry-ren testuan osaturiko
konposaketekin.




A Urteak pasa ahala, Natxo
de Felipe euskal kultura eta
ohituren maitaleak ehundaka abesti tradizional berreskuratu ditu Pub Ibiltari-a lan berrietan.


Taldeko
partaide batzuk Bilboko Arenal plazan, Santo Tomas azokan publikoarekin elkartu
ziren denen artean abesteko, azken hauek bi diskotan batuko ziren. Bi diska
hauetako baten, zuzenean publikoarekin eginiko abestiak agertzen dira eta
bestean abesti instrumentalak bakarrik, biak partituren liburuxka batekin
kaleratuko dira..

Oskorri, Urretxu herriarekin bat jartzen da Iparagirre-ri omenaldia egiteko. Hogeitahirau abestitako aukera bat izango da Urretxuko herriarekin batera grabatuko duena 1999.eko ekainean.